Gaur egungo egoera kontuan hartuta, Emakumeen Etxea Elkarteko Erasoen Aurkako Batzordetik, Indarkeria(k) izenpean hiru egun desberdinetako jardunaldi-topaketak antolatu ditugu, Indarkeriaren gaia lantzeko.Hilabete batzuetan hausnartu ondoren gaia hiru ardatz jorratuz landu nahi genuela erabaki zen:
1-Indarkeria(k). Kontzeptualizazioa eta tipologiak.
Gai honen inguruan hitz egiteko Norma Vazquez izango dugu.
Eguna: Ekainak 30. Ordua: 19:00etatik 21:00etara.
2-Maitasun Erromantikoa. Identifikazioa eta aurka egiteko estrategiak.
Irantzu Varela. Eguna: Uztailak 7. Ordua: 16:00etatik 18:00etara
3-Errua eta erantzunkizuna.
Maru Sarasolaren eskutik. Eguna: Uztailak 14. Ordua: 19:00etatik 21:00etara.
Sarrera, betiko moduan, irekia eta doan izango da.
Goazen elkarrekin idarkeriari aurre egitera!
Etorri Emakumeen Etxera baliabideak lortzeko eta estrategiak asmatzeko!